Albisteak

Kiroldegiko harrerako ordezkapenetarako lan poltsa osatuko da

Lanbidek lan eskaintza argitaratu du Zestoako kiroldegiko harrerako postuan sortzen diren ordezkapenak bete ahal izateko. Deialdiaren bidez lan poltsa osatuko da, aurrerantzean sor daitezkeen beharrak estaltzeko.

Udal kiroldegiko harreran sortzen diren baja, opor edo bestelako behin-behineko hutsuneak kubritzea izango da lan poltsaren helburua. Horrela, zerbitzuaren jarraipena bermatu nahi da, herritarrei arreta egokia eskaintzen jarraitzeko.

Interesdunek eskaintza kontsultatu eta izena eman dezakete Lanbideren webgunean. Bertan jasotzen dira lanpostuaren baldintzak, betekizunak eta izena emateko epeak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide