Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Kiroldegiko harreran dagoeneko ikusgai daude ikastaroetan izena eman dutenen zerrendak. Izan ere, aurreinskripzioan egin behar izan diren zozketen ondoren, behin betiko parte-hartzaileen izenak kiroldegiko atean jarrita daude.
Aldi berean, 25 pertsona itxaron-zerrendan geratu dira. Udalak adierazi du ahalegin berezia egingo dela talde berriak osatzeko eta itxaron-zerrendan dauden herritarrei lekua eskaintzeko. Behin aukera berriak baieztatuta, telefonoz jarriko dira harremanetan pertsona horiekin, egoeraren berri emateko.