Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Kiroldegiko estalpea berritzeko lanak direla eta Kiroldegiko beheko kantxa hainbat astez itxita egon da. Dagoeneko txukunketa lanak egin dituzte eta erabiltzen hasi dira. Momentuz, entrenamenduetan bakarrik erabiliko da. Eta epe laburrean lehen bezala entrenamenduez gain ere erabiltzen hasteko aukera aurreikusten du Udalak.
Datorren astelehenetik aurrera, besteak beste, eskola kiroleko entrenamenduak bertan egiten hasiko dira.