Kiroldegiko lanen kostua gora eta gora

Argazkian ikusten denez, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuko obrak hasi aurretik udalak besteak beste harmailak babestu egin ditu. Aldiz, Zestoako udalak obratik kanpo dagoen pilotalekuarekin ez du inolako babes neurririk hartu eta gaur da eguna obrak sortutako hauts eta abarrekin sabaiko txapak ez ezik harmaila ere kaltetua izaten ari dena.

Bere garaian salatu genuen kiroldegiko obren haserako aurrekontua 120.0000 eurotakoa bazen ere (udalak eta foru aldundiak erdibana), aurrekontua onartu bezperan nola EAJren gobernuak udalak oso osorik ordaindu beharreko 400.000 eurotako gehikuntza bat ezarri zuen eta azkeneko minutuan aurrekontua %30ean garestitzea ez zela serioa iritzita ez genuen gobernuaren azken aldaketa onartu.

Kudeaketa ekonomiko txarrari kudeaketa politikorik eza gehituta, kirol eragile eta erabiltzaileekin ez bilerarik, ez informaziorik, ez azken urteetako erabilpenaren azterketarik eta abar, gure kezka agerian jarri nahi izan genuen.

Obrak hasi eta hiru hilabetera, lehen egindako gehiketaz gain, EAJren gobernuak udalaren beste 200.000 euro gehitzea erabaki du, ekipamendu gastua bere garaian sartzea ahaztu egin zitzaiela argudiatuta. Beraz, jatorrizko 1.200.000 euroak dagoeneko 1.800.000 eurotara igo dira (bataz beste 5 urterako inbertsioetarako dirua).

Gauzak dauden bezala udalak haserako aurrekontu osoa ordaindu beharko du, aldundiak jatorrizko aurrekontuaren erdia bakarrik ordainduko duelako, 600.000 euro alegia. Eta pilotalekua proiektutik kanpo gelditu dela kontutan hartuta, behar bezala babestu gabe gelditu diren eremuetako kalteek ere itxura guztien arabera obra are eta gehiago garestituko dutenez, azkenean ez dakigu zenbat kostako zaigun Zestoarroi kiroldegiko obra eta zoritxarrez herrian ditugun beste hainbat behar erabat baldintzatuta geldituko zaizkigu.

Azpeitiko frontoiko lanak                                                        Zestoako frontoiko lanak

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide