Urtarrila 2026
— 2026-02-04Irakurri 278. zenbakia hemen.

Eguraldi euritsua izan bada ere, aparteko giroa izan da gaur goizean herrian, Kobaz Koba mendi lasterketaren hamargarren edizioan. Parte-hartzera etorri diren kirolariez gain, asko eta asko izan dira parte hartzaileak animatzera gerturatu direnak, bai plazara eta baita herriko gainerako txokoetara ere. Jokin Etxabe eta Jone Zenitagoia izan dira proba luzeko irabazleak; motzean, aldiz, Ibai Angulo eta Nerea Urteaga izan dira azkarrenak.
Bi proba jokatu dira: Zaldei (30 kilometrokoa) eta Artzei (15 kilometrokoa). Hain zuzen, Zaldei ibilbideko korrikalariak izan dira ateratzen lehenak: 8:30ean izan da irteera, plazatik. Beranduago, 10:00etan, ekin diote Artzei probako korrikalariek bideari.
Artzei ibilbidea korritu dutenak izan dira gaurko lehen podiuma osatu dutenak, gero egin dute, ordea, Zaldei ibilbideko korrikalariek. Parte-hartzaile guztien denborak jakiteko, egin klik hemen.
Honakoak dira gaurko irabazleen denborak:
1. Jokin Etxabe (Bergara) 02:26:18
2. Amets Aranberri (Zestoa) 02:27:42
3. Unai Martinez (Azpeitia) 02:28:01
Lehen zestoarra: Mikel Jauregi 03:23:14
1. Jone Zenitagoia (Elorrio) 02:55:41
2. Eneritz Aramendi (Azpeitia) 03:06:01
3. Naroa Uria (Azpeitia) 03:15:32
Lehen zestoarra: Aintzane Diaz 03:51:57
1. Ibai Angulo (Azpeitia) 01:11:18
2. Mikel Usandizaga (Aia) 01:12:15
3. Xuban Muniozguren (Markina-Xemein) 01:12:24
Lehen zestoarra: Eduardo De Miguel 01:20:38
1. Nerea Urteaga (Zumaia) 01:29:48
2. Irati Larrañaga (Usurbil) 01:31:39
3. Jule Olaizola (Zumaia) 01:37:11
Lehen zestoarra: Eleanor Ennis 01:48:01