Albisteak

Kobaz-Koba Trailean izena emanda dauden zestoarrentzat entrenamendu saioak

Otsailaren 18an izango da aurtengo Kobaz Koba Trail. Aurten iaz baino 20 bat zestoar gehiagok eman dute lasterketan izena, guztira 70 lagunetik gora izango dira. Lasterketarako prestatu ahal izateko, Kobaz-koba Trail eta Agiro Mendi Klubak zestoarrentzat bi entrenamendu saio antolatu dituzte. Aurrenekoa, abenduaren 17an izango da, eta bigarrena urtarrilean zehar, baina oraindik eguna zehaztu gabe dago.

Entrenamenduak doakoak izango dira lasterketan izena emanda dauden zestoarrentzat, baina entrenamendurako izena eman beharko da abenduaren 14a baino lehen info@kobazkobatrail.com helbidera idatzita.

Asmoa parte hartzaileen erritmoaren araberako taldeak egitea da eta entrenamenduko ibilbide guztian zehar antolatzaile arduradunak egongo dira. Edozein zalantza argitzeko Agiroko 665756952 telefonora deitu daiteke.

Abenduaren 17ko egitaraua:

9:00. Kiroldegian elkartu eta ongietorria.

9:15-12:15. Artzei Ibilbide gidatua (15 Km) oinez eta korrika, azalpenekin lagundua.

12:45: Hamaiketakoa eta ekimenaren balorazioa. Parte hartzaileek dituzten zalantzak argitzeko aukera izango da eta antolatzaileek ekarpenak jasoko dituzte ekimena hobetzen joateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide