Albisteak

Kobaz Koba Traileko bolondresentzat afaria martxoaren 20an

Pasa den otsailaren 8an egin zen Kobaz Koba Trail lasterketaren 10. edizioa, eta beste urte batez bolondresen lana funtsezkoa izan zen antolakuntza aurrera eramateko. Ehun lagun inguruk hartu zuten parte dortsal banaketan, anoa guneetan, bidegurutzeetan eta bestelako lanetan.

Egin duten lana eskertu eta aitortzeko, antolatzaileek afari berezia eskainiko diete martxoaren 20an, Gure-Txokoa elkartean. Izena kiroldegian eman beharko da martxoaren 2tik 16ra bitartean




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide