Urtarrila 2026
— 2026-02-04Irakurri 278. zenbakia hemen.

Igandean jokatuko da Kobaz Koba probaren hamargarren edizioa, eta lasterketaren atarian, dena prest dago herrian. Aurreko urteetan bezala, bi ibilbidetan barrena bi lasterketa egingo dira, baina berrikuntzekin iritsiko da aurten ibilbide luzea.
Ohikoari eutsiz, Artzei izeneko 15 kilometroko proba izango da alde batetik; bestetik, Zaldei izeneko ibilbide luzea 30 kilometrora luzatu dute aurten. Guztira, 495 kirolarik parte hartuko dute hamargarren edizio honetan, iaz baino 200 inguru gutxiago.
Ibilbide luzeko korrikalariak 8:30ean abiatuko dira plazatik, eta ibilbide motzekoak, berriz, 10:00etan, leku beretik. Bi probek plazan bertan izango dute irteera eta helmuga. Lasterketak amaitzean, hamaiketakoa eta anoa gune likidoa eskainiko zaizkie parte-hartzaileei, eta 13:30ak aldera egingo dute sari banaketa plazan.
Oraindik dortsala jaso ez duten korrikalariek bihar, larunbata, arte izango dute aukera horretarako Zestoako Turismo Bulegoan (Portale kalea 1), 10:00etatik 13:30era eta 14:30etik 17:00etara. Horrez gain, lasterketaren egunean bertan ere, proba hasi aurretik, kiroldegian dortsala jasotzeko aukera egongo da.
Hona hemen korrikalariek egingo duten ibilbidearen inguruko informazioa:
ZALDEI BIDEA
| NON | PUNTU KILOMETRIKOA | NOIZ |
|---|---|---|
| 1. Irteera | 0 | 8:30 |
| 2. Aizarna | 3,2 km | 8:45 |
| 3. Santa Engrazia | 7 km | 9:05 |
| 4. Etumeta | 9 km | 9:15 |
| 5. Granada Erreka | 16 km | 9:50 |
| 6. San Pelaio Gaina | 22 km | 10:20 |
| 7. Auzo Gaina | 25 km | 10:35 |
| 8. Helmuga | 30 km | 11:00 |
ARTZEI BIDEA
| NON | PUNTU KILOMETRIKOA | NOIZ |
|---|---|---|
| 1. Irteera | 0 | 10:00 |
| 2. Aizarna | 3,5 km | 10:15-10:35 |
| 3. San Pelaio Gaina | 6,4 km | 10:30-11:05 |
| 4. Auzo Gaina | 13 km | 10:50-12:25 |
| 5. Ertxinako Gurutzea | 14,5 km | 11:00-12:35 |
| 6. Zestoa | 15 km | 11:05-12:35 |