Albisteak

“Konponbidea ez bazara, arazoa zara” lemapean elkarretaratze feminista egin zen atzo plazan

Atzo, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeriarean Nazioarteko Eguna zela eta, dozenaka lagun bildu ziren Zestoako plazan indarkeria matxistaren aurka agertzeko. Herriko emakume feministen taldeak deitutako elkarretaratzean, komunikatu irmo bat irakurri zen.

Testuak sistema kapitalista, heteropatriarkal, kolonial eta arrazista baten iraupena salatu zuen, emakumeen aurkako indarkeria mota ezberdinak mantentzen eta ahalbidetzen dituena, hala nola indarkeria sexuala, ekonomikoa eta psikologikoa, sare sozialetako jazarpena edo zainketen desberdintasuna. Gainera, gizarte osoari dei egin zion erantzukizun indibidual eta kolektiboak bere gain hartzeko: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”.

Kontzentrazioa borroka mezu batekin amaitu zen, benetako aldaketaren beharra aldarrikatuz. “Gora borroka feminista!”, oihukatu zuten bertaratutakoek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide