Albisteak

“Kontaidazu Ipuin Bat” biharko saioa HH4-5 eta LH1 mailakoentzat izango da

Bihar, urriaren 21ean, 17:30ean, liburutegian izango da Kontaidazu Ipuin Bat saioa. Oraingoan Irati Uzkudun Dorronsoro izango da kontalaria, eta saioa HH4, HH5 eta LH1eko haurrentzat izango da.

Guraso Elkarteak gogorarazi du aurrerantzean ipuin kontaketak bi adin-tartetan banatuko direla: alde batetik HH3ko haurrak, eta bestetik HH4-5 eta LH1ekoak. Kartel bakoitzean adin-tarte hori zehaztuko da.

Era berean, adierazi dute HH2ko haurrentzat ez direla saio hauek egokienak, gurasorik gabe geratu behar dutelako eta adin horretan zaila delako lasai eta arreta mantenduta egotea. Haientzat, orain arte bezala, hilabetean behin larunbat goizez izango da “Paperezkoak” saioa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide