Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ikasturtea aurrera doa eta herriko familiak parte hartze handia izaten ari dira Kontaidazu ipuin bat eta ePelian egitasmoetan. Euskara Foroak bultzatuta, aisialdia euskaraz sustatzea da ekimen hauen helburua eta boluntarioen lanarekin ari dira aurrera ateratzen.
Atzoko egunean, 30 haur inguru gerturatu ziren Kontaidazu ipuin bateko saiora, orain arteko parte hartze marka gaindituz.
Bi egitasmo hauek aurrera egin dezaten urte amaiera arteko konpromezuak hartuta daude. Urtarriletik aurrera eta ikasturtea amaitu bitartean ordea jendea beharko da. Parte hartu nahi dutenek, eskolan eta liburutegian eman dezakete izena.