Albisteak

Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du asteazkenetik ostiralera bitartean

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak oinarrizko produktuen bilketa egingo du asteazkenetik larunbatera bitartean Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian, Kate handien aberastasun gosearen eta gobernuaren konplizitatearen aurrean, langile antolakuntza. Ogi apurrik ez! lemapean. Zestoan, Gesalaga kalean; Azpeitian Juan XXIII eta Sanjuandegiko Eroski saltokien kanpoaldean, eta Azkoitian Eroski txikiaren eta BM saltokien atarian. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute bilketa.

Inflazioak Oinarrizko produktuen biltegian eragin zuzena izan duela adierazi du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak: “2021arekin alderatuz gero, hilabetero banatzen dugun saskiaren prezioa %28tik gora igo da eta, ondorioz, inoiz baino  garrantzitsuagoa da guztion ekarpena. Energetikek, gasolindegiek… eta, nola ez, supermerkatu handiek ere irabazi historikoak izan dituzte. Nahiz eta produkzio kostuak nabarmen igo diren eta salmentak kantitatez jaitsi, supermerkatuen urteko fakturazioak gorantz egiten jarraitzen du. Horren adierazle da nola supermerkatuek BEZ murrizketari entzungor egin dieten eta prezioak mantendu edo igo dituzten erabateko inpunitatez. Horren aurrean, besteak beste 2023 hasieran Espainiako Gobernuak BEZaren bitartez elikagaien prezioa jaisteko errege dekretuzko legea jarri zuen martxan. Proletalgoarentzat neurri onuragarria izatetik urrun, propaganda izaerako neurri hutsala besterik ez da izan. Azken urteak zerbaitek ezaugarritu baditu, besteak beste bizitzaren garestitze orokorrak izan da. Elektrizitatearen eta gasaren, gasolinaren, elikagaien… prezioek igoera historikoak izan dituzte, eta Hego Euskal Herrian nabarmen jaitsi da eros-ahalmena”.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide