Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, Santa Zezilia eguna zela eta, Zestoako musika bandak kontzertu berezia eskaini zuen ia erabat bete zen frontoian. Edizio honetan, Errenteriako Rockalean taldearen laguntza izan zuten, eta haiekin rockaren pieza klasikoak interpretatu zituzten, nazioartekoak zein Euskal Herrikoak, kantu berriak eta zaharrak nahastuz.
Gaueko puntu gorena Jesus Odriozolari egindako omenaldi hunkigarria izan zen, taldearen ibilbidean funtsezkoa izan dena. Musikariek publikoki aitortu zuten, haren dedikazio eta ahaleginik gabe, banda ez zela gaur egun den bezalakoa izango. Omenaldi gisa, taldekideek bertso bat eskaini zioten, plaka oroigarri bat eman zioten, eta lore sorta bat eskaini zioten emazteari.