Albisteak
Kontzertu didaktikoa Zestoako Musika Banda eta Herri Eskolako haurren eskutik
— 2018-03-13Kontzertu didaktikoa eskainiko du Zestoako Musika Bandak datorren ostiralean, hilak 16, arratsaldeko 19:30ean Udaletxe azpian. Herriko bandak, eskolak eta Ekain Guraso Elkarteak antolatutako kontzertua izango da. Herri Eskolako hainbat haurrek parte hartuko dute ikuskizunean. Lau obra interpretatuko dituzte eta bakoitza koreografia eta antzezlan txikien bitartez aurkeztuko dute publikoaren interakzioa bilatuz.
Ondorengoak dira interpretatuko dituzten obrak:
The Typewriter – Leroy Anderson (arr. J. V. D. Heyde)
La Chasse – Johann Strauss (arr. J. Devogel)
En un Mercado Persa – Albert W. Ketèlbey
Marcha Radetzky – Johann Strauss (arr. Renato Morena)
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide