Albisteak
Korean eskainiko du kontzertua Garikoitz Mendizabalek abuztu amaieran Seongnam Philarmonic Orchestrarekin
— 2024-08-19Garikoitz Mendizabal txistulariak Hego Koreako Seongnam Philarmonic Orchestrarekin kontzertua eskainiko du abuztuaren 30ean, Korean. Nanse Gum-ek zuzenduko duen kontzertua Seongnam Arts Center aretoan izango da. Mendizabalek eskainiko duen programa orain dela bi urte Euskadiko Orkestrarekin grabatu zuen Gutizia lanean aurki daitezke; Javier Martinez Camposen Karibu Peponi eta Grigoras Dinicuren Hora Staccato lanak eskainiko ditu. Duela hamar urte ere izan zen Hego Korean Mendizabal. Orduko hartan Tolosako Txistulari Taldearekin izan zen.
Txistuarekin oso konprometituta dagoela eta atzerrian txistua ezagutu dezaten lanean jarraitzen duela dio Mendizabalek eta horren ondorio dira dagoenekoz datozen urteetarako lotuta dituen beste hainbat hitzordu; Renon (Nevada) izango da irailaren 14 eta 16an, Josu OkiƱena piano-jolearekin, Montrealen (Kanada) 2025eko otsailean, Quebec Philarmonic Orchestrarekin eta Eindhovenen (Herbehereetan) 2025eko ekainaren 22an, Philips Philarmonic-ekin.
Egin zaitez bazkide