Albisteak

‘Korosagasti’, ‘Suharra’ eta ‘Haizearen egia’ filmak izarpean ikusteko aukera izango da asteburuan plazan

‘Udan zer Zestoan?’ egitarauaren baitan antolatuta, Korosagasti, Suharra eta Haizearen egia filmak izarpean ikusteko aukera izango da asteburu honetan Zestoan. Gaur, ostirala, Haizearen egia eta Suharra dokumentalak emango dituzte, iluntzeko 21:00etan hasita, plazan. Korosagasti, berriz, igandean emango dute, iluntzeko 22:00etan, leku berean.

Zestoarekin zerikusia dute hiru filmek. Korosagasti proiektuan hainbat zestoarrek hartu zuten parte aktore zein teknikari lanetan. 1926an Beizamako Korosagasti baserrian jazotako hilketa kontatzen du filmak. Suharra, Euskal Herrian galtzeko zorian dauden behi-arrazen inguruko dokumentala da. Euskal Larrabehi eta Zezenzale elkarteek ekoitzi dute lana, Ikusmin ikus-entzunezkoen laguntzarekin. Bertan, TerreƱa, Montxina, Betizu eta Larrabehien historia eta gaur egungo egoera jorratzen dira, naturan eta mendietan bioaniztasunaren alde eta suteen aurka gauzatzen duten papera agerian utziz. Hainbat udalerrik babestu dute proiektua, horien artean, Zestoa.

Haizearen egia film laburra Ekain Albite ibaƱarrietarrak zuzendu du. 18 urte dituen mutil saharar baten istorioa kontatzen du fikziozko lan honek. Aitarekin ez da ondo ulertzen eta Euskal herrira etorriko da bizitzera. Aita gaixo dagoela jakitean, ordea, Saharara itzuliko da eta berriro ere hango errealitatearekin topatuko da. Maluta films ekoizpen etxearen eta Zumaiako Daralhi elkartearen proiektu bat da. Wadna elkarteak eta Zestoako Udalak ere babestu dute lana.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide