Albisteak

Korrikaren aldeko mendi irteera egingo da hilaren 28an

Urolako AEK-k antolatuta, hilaren 28an Korrikaren aldeko mendi irteera egingo dute Xoxotera. Zestoako mendizaleak 09:15ean abiatuko dira Ondarbason, Agiro mendi taldearen eskutik. Ibilbide laburragoa egin nahi dutenek Aittolatik joateko aukera izango dute, 10:00etan aparkalekutik aterata.

11:30ean elkartuko dira parte-hartzaile guztiak Xoxoteko aterpetxearen bueltan; taldeko argazkia atera eta hamaiketakoa egingo dute. Azkoititik eta Azpeititik ere beste talde batzuk igoko dira.

Parte hartzeko, aurrez txartela erosi behar da (5,5 euro), eta pintxoa aukeratu: txorizoa, patata-tortilla edo gazta. Zestoan, Portalen daude salgai, hilaren 26ra arte. Pintxoarekin batera edaria ere emango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide