Albisteak

Korrikaren aldeko txotxerako txartelak salgai gaurtik aurrera Portalen

Martxoaren 28an Korrika Zestoatik igaroko da, 17:05 inguruan. Korrika pasatu ondoren, giroari eusteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian.

Arratsaldeko 19:00etan Hamarru elektrotxaranga izango da kaleetan, eta ondoren, 21:00etan, Korrikaren aldeko barrikotea egingo dute udaletxeko arkupetan.

Barrikotean parte hartzeko txartelak dagoeneko salgai daude Portalen, 10 eurotan. Menuan txorizo egosia, patata tortilla, gazta eta menbrilloa, postrea eta kafea eskainiko dituzte; eta, noski, txotxa ere izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartelak gaurtik aurrera eskuratu daitezke Portalen, eta martxoaren 26ra arte egongo dira salgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide