Albisteak

Korrikaren eguna rap musikarekin borobiltzeko aukera izango da Gaztetxean

Larunbata, martxoaren 28a, egun berezia izango da Zestoan, Korrika herritik igaroko baita. Egun osoko giroari jarraipena emanez, gauean ere izango da zer entzun eta zer ikusi: Gaztetxeak rap gaua antolatu du 22:30erako.

Hiru artistak hartuko dute parte emanaldian. Batetik, EZOHI igoko da oholtzara; bestetik, DOCE C ariko da, Gerraosteko irrintziak diskoa aurkezten; eta, azkenik, MATEO ZIKUTAk ere bere lana ekarriko du Zestoara, Ketura operazioa diskoa aurkezteko.

Sarrerak 5 euro balioko du, eta Korrikaren egunari amaiera musikaz eta rap doinuekin emateko aukera izango da Gaztetxean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide