Albisteak

Kultur Etxea goraino beteta ‘Pumori, mendiaren alaba’ dokumentalaren emanaldian

Portale Kultur Elkarteak eta Agiro Mendi Klubak antolatuta, ‘Pumori, mendiaren alaba’ dokumentalaren emanaldia izan zen atzo Kultur Etxean. Hasiera batean, saio bakarra antolatu zuten baina sarrerak berehala agortu zirenez, bigarren pasea egin zuten. Bi emanaldietan eserleku guztiak bete ziren. Bertan izan ziren Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola 2001eko espedizio hartako kide ziren zestoarrak ere eta emanaldien amaieran solasalditxo bat eskaini zuten.

2001 urtean elur-jausi baten harrapatuta hil ziren bost mendizaleen historia eta istripuaren ostean Nepalgo Suku neskatoaren eta BeƱat Arrueren familiaren artean sortutako harremana kontatzen du dokumentalak. Ikus-entzunezkoa ikusi ez dutenek, gaur izango dute aukera, iluntzeko 22:30ean izango da hitzordua, EITB1en.

 

Hemen duzue Ostolaza eta Odriozolari dokumentalaren inguruan eginiko elkarrizketa:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide