Albisteak
La Guipuzcoanako langileek greba egingo dute uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean
— 2023-07-28La Guipuzcoana autobus enpresako langileek greba egingo dute uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, enpresak lan hitzarmena negoziatzeko borondaterik ez duela oinarri hartuta. ELA sindikatuak azaldu du hilabeteak direla hitzarmenerako negoziaketa ireki zela, eta enpresak ez duela negoziatzeko inongo borondaterik erakutsi. “Gaur gaurkoz ez dago mahai gainean onargarria den inolako edukirik” adierazi du sindikatuak. Hitzarmen berriak bete beharreko baldintzak argi dituzte langileek: 35 orduko lanaldia eta soldatak KPIa adina igotzea.
Grebaren ondorioz, Azpeitiko Saninazioetan gaueko zerbitzurik ez izango. Enpresak %30eko gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu, eta besteak beste, gaueko zerbitzua guztiak kendu ditu.
Hemen greba egunetako autobusen ordutegiak.
Egin zaitez bazkide