Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladaren urteurrena dela eta 35 urte sugarra pizten egitaraua antolatu dute apirilean zehar. Ostiralekoa izango da hurrengo ekintza, apirilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan hasita La Pulga eta lagunak ikuskizuna udaletxeko arkupetan, ondoren parrillada eta txotxa izango da eta eguna amaitzeko 22:00etan Edu Zardoyaren emanaldiarekin borobilduko dute ostirala.
Ostiralekoa, ez da asteburuko ekintza bakarra izango ordea. Igandean goizeko 10:00etatik eguerdiko 15:00ak arte bigarren eskuko azoka egingo da plazan.