Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

I. Ardo jolasa lehiaketa jarriko dute martxan Laiak dendan hilaren 22an. Parte hartzaileek kopa beltz batean ardo zuria, beltza edo gorria dagoen asmatu beharko dute. Hirurak asmatzen dituenak finalerako txartela eskuratuko du. Jolasa irailaren 2ra arte egongo da martxan, eta finala irailaren 6an jokatuko da, eguerdiko 13:00ean.
Antolatzaileek azaldu dute nahi adina aldiz har daitekeela parte lehiaketan, baina egunean behin soilik. Parte hartzaileek bost euro ordaindu beharko dituzte dastaketa egiten dutenean, eta pintxo bat jateko aukera ere izango dute.