Albisteak

Lan erreforma berriaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte Sansinenean eta San Juan egoitzan

Sansineneako biribilguneko elkarretaratzea (Argazkia: LAB)

LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, Espainiako Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurkako elkarretaratzeak  egin dituzte gaur lantokietan eta herrietan.

Zestoan ere egin dituzte elkarretaratzeak, Sansineneako biribilgunean eta San Juan egoitzako atarian, Lan-erreforma honi  ez , lan harremanen euskal esparruaren alde lelopean.

San Juan egoitza atariko elkarretaratzea (Argazkia: Erkuden Larrañaga)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide