Albisteak

Larunbat honetan izango da oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiaren hileroko bilketa

Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbat honetan,  goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, olioa eta tostadak jasoko dituzte.

Biltegiko kideek azaldu dute 500 pertsonatik gorako eskaera dutela baina momentuz, beren gaitasuna ekonomikoa dela eta, 240 pertsonen langa gainditzerik ez dutela lortu. “Urte erdiko ibilbide honetan langileon antolakuntzak eta elkartasuna saretzera begira aurrerapauso handiak eman ditugu, modu honetan jende askoren eguneroko zailtasunak pixka bat leunduz” azaldu dute. Bestalde, proiektuan hiru modutara hartu daitekeela parte azaldu dute: produktuan dohaintzan emanez, hileroko ekarpen ekonomikoa eginez (688 76 90 46 telefonoan) edo boluntario gisa parte hartuz.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide