Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santa Ines jaiak ospatzen dabiltza Iraetako auzotarrak eta asteburuaren atarian, dena prest dute festarako. Hain zuzen, larunbata ekintzaz bete-beterik izango dute. Azken urtetan hala izan ez bada ere, larunbatean, hilaren 24an, jokatuko da aurtengo Santa Ines Pilota Txapelketako finala.
Ohiturak hala aginduta, 11:55ean hasiko da Zestoako txaranga giroa alaitzen. Vamós al frontón pieza joaz, auzoko elkartetik pilotalekurako bidea egingo dute musikariek. 12:00etan, emakumezkoen lagunarteko partida hasiko da. Naroa Salaberria eta Laia Gastiainek, Naroa Gastiain eta Uxue Loiolaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Partida hori amaitutakoan, 12:30ak aldera, aurtengo txapelduna erabakitzeko norgehiagoka jokatuko da. Mikel eta Arantzeta, pasa den urteko azpitxapeldunak, Mattin eta Liamen aurka ariko dira nor baino nor gehiago.
Partida guztiak amaitzean ekingo diote sari banaketari, eta garaikurra zein txapela jasoko dituzte irabazleek.