Albisteak

Larunbatean Zestoa-Zumaiko AP-8ko sarrera itxiko da, Donostia noranzkoan, arratsaldeko 18:00etatik igandeko 08:00etara

Asteburu honetan, AP-8ko Zestoa-Zumaiko lotunearen parean errodadura-geruza berria zabalduko da 2,8 km-ko luzeran, Donostiarako noranzkoan. Hori dela eta, Zestoako sarrera, Donostiarako noranzkoan, itxita egongo da larunbateko 18:00etatik, maiatzak 25, igandeko 08:00etara. Irteera-adarra eta Bilborako sarrera irekita egongo dira. Bitarte horretan Donostiarantz joan nahi dutenek Bilborako noranzkoan sartu beharko dute Itziarko lotuneraino eta zerbitzu gunearen parean buelta eman autobidetik irten gabe.

Asfalto berria zabaltzeko lanak egiteko, 50,200 eta 45,500 pk artean 5 km luzerako bypass bat jarriko da igandeko 08:00ak arte. Ordu horretan pasabidea 2,7km luzerakoa izango da eta lanak amaitu arte iraungo du 18:00etan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide