Albisteak

Lasaoko Izan fundazioko boluntarioek jaso dituzte Bainuetxeko elikagaiak

COVID-19 gaitza dela eta, Bainuetxea itxita dago. Bertan zeuden elikagaiak Lasaoko Izan fundazioako boluntarioek jaso zituzten pasa den asteazkenean. Berrogei lagun daude fundazioak Lasaon duen eraikinean konfinatuta.

Bainuetxea momentuz itxita dago baina Espainiako Gobernuari eskaini dio eraikina hoteleko zuzendariak. Egoera dela eta, bi langile laguntza-guardian gelditu dira eta gainontzekoak langabezian daude.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide