Albisteak

Lastur-Zestoa mendi zeharkaldia antolatu du Agiro Mendi Klubak ekainaren 2 eta 3ko astebururako

Deba-Zestoa mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak ekainaren 2 eta 3ko astebururako. Adin guztientzako mendizaleek har dezakete parte Deba – Arbil – Lastur – Otzarreta – Endoia – Zestoa bi egunetako zeharkaldian. Irteera goizeko 8:50an izango da Gurutzetik. Ordaindu beharreko prezioa bazkideentzat 35€takoa izango da. Bazkide ez direnek aldiz, 40€ ordaindu beharko dituzte. Prezioan, Lasturko aterpetxean gau bat, gosari bat eta afari bat sartzen dira. Irteeran parte hartzen dutenek lo zakua eta eguneko janaria eraman beharko dituzte. Izena emateko azken eguna bihar izango da, maiatzak 30, kiroldegian.

Informazio gehiagorako deitu 665 756 952 (Mikel)

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide