Albisteak

Lau kasu positibo atzeman ditu Osasun Sailak astelehenetik ostegunera bitartean Zestoan

Osasun Sailak egindako PCR eta antigeno frogetan lau positibo atzeman dituzte astelehenetik ostegunera bitartean Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 410,89 kasukoa da herrian.

Eskualdean 40 kasu zenbatu ditu Osakidetzak aste honetan, azken asteetako daturik onenetakoa. Eskualdean ez dago herri bat bera ere eremu gorrian. Zarautzen zenbatu dira kasu gehienak aste honetan, hamasei, esaterako. Zumaian hamaika kasu zenbatu ditu Osasun Sailak, Aian eta Azpeitian hiruna, Orion, Getarian eta Azkoitian bana eta Errezilen, Beizaman eta Aizarnazabalen ez dute positiborik atzeman.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide