Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den ostiralean, uztailaren 21ean, Bombas Azkue enpresak lantegi berriaren inaugurazio ekitaldia egin zuen. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Zestoako Udaleko ordezkariak izan ziren.
Iñigo Urkullu Lehendakaria esker oneko azaldu zen inaugurazioan: “Garai zail hauetan inbertitzea erabaki duzue, eta konfiantza sustatzen du erabaki horrek. Industriaren aldeko inbertsioek konfiantza ekartzen dute eta hori da egun behar duguna” adierazi zuen. “Aste honetan 2017-2020 industrializazio plan berria onartu dugu, gure nahia beste jauzi bat egitea da, Bombas Azkuek egin duen bezala” azaldu zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak.
Argazkiak: Eusko Jaurlaritza
IRUZKINDU