Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Portale kultur elkarteak antolatuta, Jon Artanoren “Juana” liburuaren aurkezpena izan zen atzo, astearte arratsaldean, Alonderon. Hirurogeita hamar lagun inguru elkartu ziren herritarraren azalpenak entzutera. Pako Aristik egin zituen gidaritza lanak; Kolonbia, “Choco” eskualdea, hango bizimodu eta arazoak, Juana protagonista eta bere familia, erailketaren inguruko susmo eta beldurrak… izan zituzten mintzagai.
Gidariaren galderak eta idazlearen “spoilerrik” ez egiteko nahiaren arteko sokatiran oreka polita aurkitu zuten eta bertaratutakoen artean liburua irakurtzeko gogoa ere piztu zuten.
Eramandako liburu guztiak sinatu eta agortu ziren. Hemendik aurrera, Kerala ongizate txokoan eta Potxolo liburu dendan egongo da “Juana” liburua salgai 20 euroan.