Albisteak

Lesaka eta Doneztebera irteera antolatu dute Zestoako jubilatu eta pentsiodunek

Zestoako jubilatu eta pentsiodunek martxoaren 11rako irteera antolatu dute Nafarroara. Egun osoko txangoan, goiza Lesakan igaroko dute, eta ondoren Doneztebe joango dira. Irteera 10:00etan izango da, eta bazkaria Doneztebeko Restaurante Santamaria jatetxean egingo dute.

Bazkariko menuan entsalada mistoa, potxak, barazki menestra, legatza erromatar erara eta txuleta zatituak izango dira aukeran; postrerako, flana izozkiarekin eta mamia eskainiko dituzte, eta bazkaria kafe eta ardoarekin borobilduko dute.

Izena emateko epea martxoaren 6ra arte izango da, edo autobusa bete arte; parte hartzeko prezioa 50 eurokoa da bazkideentzat eta 55 eurokoa bazkide ez direnentzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide