“Liburuaren egunak” ekimenaren baitan hainbat ekintza izango dira aste honetan zehar
Danbolin— 2024-04-15
Pasa den ostiralean izan zen “Liburuaren egunak” ekimeneko aurreneko ekintza liburutegian. Bertan ilustrazio tailerreko aurreneko saioa egin zuten ia hogei haurrek Ainara Azpiazuren gidaritzapean. Ostiral honetan egingo dute bigarren saioa.
Aste honetan zehar, beste hainbat ekintza izango dira. Bihar eta apirilaren 30ean “Nola aukeratu liburuak irakurzaletasuna sustatuz” tailerra izango da Dorleta Kortazar adituarekin HH eta LHko guraso, hezitzaile eta gaian interesa dutenentzat. Lau orduko tailerra izango da bi saiotan banatuta 17:30etatik-19:30 bitarteko bi saio, alegia. Aurrez izena eman behar da liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edota bertaratuta.
Asteazkenean, “80 amandre” helduentzako ipuin-kontaketa izango da, Dorleta Kortazarren eskutik, 19:00etan kultur etxean, eta larunbatean, berriz, Amaia Egidazurekin ipuin kontaketa HH3 eta HH5 maila bitarteko umeentzat goizeko 11:00etan kiroldegian.
Datorren astean ere izango da zertan gozatua, asteartean, “Kontaidazu ipuin bat” saioa izango da arratsaldeko 17:30ean liburutegian HHko haurrentzat, eta igandean “Zestoa zestoarren hitzetan” literatur ibilbidea, 10:30ean liburutegitik abiatuta.
Apirilan 23an da Liburuan Nazioarteko Eguna eta horren baitan antolatu ditu liburutegiak ekintza guzti hauek Euskara, Kultura eta Gazteria sailekin elkarlanean.