Albisteak

Liburuaren hilabetea antolatu dute Arroabean

Apirilaren 23an liburuaren eguna izango dela eta, Liburuaren hilabetea antolatu dute Arroabeko eragileek elkarlanean. Hainbat ekintza antolatu dituzte martxoaren 25etik apirilaren 24ra bitartean, ipuinen eta irakurketaren bueltan.

Arroan Liburuaren hilabetea ospatzeko egitarau berezia prestatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean. Haurrei eta familiei zuzendutako ekintzek ipuinak eta irakurzaletasuna izango dituzte ardatz, eta hilabete osoan zehar egingo dira saioak.

Egitaraua, bihar, martxoaren 25ean hasiko da, asteazkenez, 16:45ean, VIII. Ipuin Lehiaketako sari banaketarekin, plazan. Ondoren, apirilaren 20tik 24ra bitartean ipuin kontaketa saioak egingo dira eskolako gurasoekin, goizez eta arratsaldez, eskolako ordutegian.

Apirilaren 22an, asteazkenez, 16:45ean, ipuin lehiaketako ipuinen irakurketa partekatua egingo dute Eskola Zaharrean, eta egitarauari amaiera emateko, apirilaren 24an, ostiralez, Hitzetik Loratu programaren baitan “Jolastuko al gara?” tailerrak egingo dira Txepetxan, haurrei zuzenduta.

Ekimenaren antolatzaileak dira Ezkaizto Auzo Elkartea, Sakulupe Guraso Elkartea, Arroako eskola, Txepetxa Aisialdi Taldea eta Zestoako Liburutegia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide