Albisteak
Lili jauregian izan dira “Kultur Ondareari Begirada Berriak” jardunaldiko partaideak
— 2022-03-09Gasteizen egin diren “Kultur Ondareari Begirada Berriak. Ikerketa Feministak Kontakizun Historiko Inklusibo Baterako” IV. gogoeta jardunaldietan parte hartu zuten atzo Lili Jauregiko koordinatzaile Xabier Fernandez eta Andre Madalenen paperean aritzen den, Inma Izetak. Gaur, jardunaldian azaldutakoa bertatik bertara ezagutzera eman asmoz, Lili jauregiko bisitaz gozatu dute han parte hartu duten hizlariek.
Juanjo Aranburu Araziko zuzendariaren esanetan, Liliko antzezpenen proiektua Euskal Errenazimendu garaian emakumeek zuten papera ezagutzera emateko helburuarekin sortu zen. Esaterako, garai hartan, euskal emakumeek sinadura eskubidea zuten, beste herrialde askotan ez zeukatena. Aranburuk dioenez, ez daude emakumeen bizimodua ezagutzera ematen duten proiektu asko.
Bertan izan dira Mikel Arregi alkatea eta Carlos Olatexea Gordailuako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroko zuzendaria ere. Proiektu hau sortu zenean, jauregia zaharberritu ondoren, Gordailutik ekarri ziren garaiko altzariak. Olaetxearen esanetan, Lili jauregiaren dokumentazio azterketa egin izan denean, emakume askori buruzko informazioa agertu da. Antzezpenetan kontatzen den historia bera ere dokumentu batean oinarrituta dago. Bisitariek hunkigarritzat jo dute antzezlana eta garai bateko emakumearen etxe barruko jardunaren inguruko lan gutxi daudela ere berretsi dute.
Egin zaitez bazkide