Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako jubilatu eta pentsiodunek irteera antolatu dute urriaren 16an, ostegunez. Goizeko 8:00etan aterako dira eta lehen geldialdia Iratxeko monasterioan izango dute, bisita gidatua egiteko. Ondoren, Iratxe jatetxean bazkalduko dute, eta parte-hartzaileek aurrez aukeratu beharko dute bigarren platera: bakailaoa piperrekin edo txerri ukondo errea. Menuak, halaber, Mediterraneo entsalada, gratinatutako bieira, otarrainska brotxeta, ardoa, postrea eta kafea izango ditu.
Izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da, eta horretarako jubilatuen bulegotik pasatu beharko da, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Prezioa 50 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 55 eurokoa bazkide ez direnek.