Albisteak
Luis Mari Txapartegi aizarnarrak irabazi du Mieltxo Mindegiaren aurkako aizkora apustua
— 2018-03-12Luis Mari Txapartegi aizarnarrak irabazi zuen atzo Mieltxo Mindegia zubietarraren aurkako aizkora apustua Donezteben (Nafarroa). 8.000 euroko diru saria eskuratu zuen Txapartegik, zortzi kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko enbor ebaki ostean. Ia hiru ordu laurden jardun zuten lanean aizkolariek.
Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan eginiko adierazpenetan erronka oso estu joan zela adierazi zuen atzo Txapartegik. “Hasieratik atera gara biok ahal den guztia ematera eta orpoz orpo ibili gara. Egur diferenteekin hasi gara lanean, bera kanaerdikoekin eta niĀ 60 ontzakoekin, eta erdi lanetan ikusi da oso berdinduta gindoazela. Gero ere horrela segitu dugu, azkenera arte, eta ikusteko apustu polita izan da. Suertea izan dut eta irabazi egin dut, baina gaur irabaz zezakeen biotako edozeinek” azaldu zuen.
Egin zaitez bazkide