Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Eromen Produkzioak antzerki taldearen Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula antzezlana ikusteko aukera berri bat izango da asteburu honetan. Duela aste bete Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan antzeztu ondoren, igande honetan (azaroak 8) Bergarako Zabalotegi Antzokian eskainiko dute Valle-Inclanen obra, 19:00etan hasita.
Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula antzezlana, Amancay Gaztañaga zuzendariak euskarara itzulitako eta moldatutako obra bat da. Obra hori, 2015eko Zestoako Antzerki Astean estreinatu zuten. Antzerki Astean bizitakoa oroitu asmoz, protagonistekin egin genuen bideo hau dakarkizuegu: