Albisteak

Maddi Plazaola, Ohorezko Kadete Mailako Ligako Txapeldun Realarekin

Maddi Plazaolak bi denboraldi daramatza Realeko jokalari gisa, eta bigarren honetan Emakumezkoen Ohorezko Kadete Mailako Ligako txapeldun izatea lortu du talde txuri-urdinarekin. Martxoaren 29an Goierri Gorri taldearen aurka jokatutako partidan ziurtatu zuten matematikoki titulua, 0-4 nagusituz. Maddik norgehiagoka horretan gol bat sartu zuen.

Txapeldunen Faseko azken partida apirilaren 13an jokatuko dute, igandez, Eibar S.A.D. taldearen aurka, Unbe futbol zelaian, arratsaldeko 17:30ean. Garaipena lortuz gero, Realak 27 partidetatik 27 irabazita amaituko luke denboraldia. Maddi Plazaolak, denboraldi honetan, 25 partidatan 22 gol sartu ditu.

Maiatzaren bigarren asteburuan, berriz, lehen aldiz Euskadiko Kopa jokatuko dute kategoria honetan. Txapelketa horretan hiru probintzietako ligetan lehen bi postuetan amaitu duten taldeek parte hartuko dute. Ligaxka sisteman jokatuko dute, eta bost partida izango dira guztira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide