Albisteak

Madeleine eta Dena taldeek kontzertu bana eskainiko dute larunbatean Gaztetxean

Urteko lehenengo kontzertua antolatu du astebururako Zestoako Gazte Asanbladak. Bihar, larunbata, Madeleine eta Dena taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtza gainera kontzertu bana eskaintzera, iluntzeko 22:30ean hasita.

Madeleine Donostiako taldea da eta post-rock doinuak eramango dituzte taldeko lau kideek Gaztetxera. Dena taldea osatzen duen hirukotea, berriz, Ondarroakoa da eta Rock alternatiboa eta post-hardcore doinuak jotzen dituzte.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide