Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aizarnako plazak magia, koloreak eta umorea hartuko ditu azaroaren 21ean, 17:30ean, “DesOrekatuA” ikuskizunarekin. Emanaldia Zestoako Udalak antolatu du, Aizarnako Ahurra guraso elkartearekin elkarlanean.Ikuskizuna doakoa izango da, eta herritar guztiei zuzenduta dago.
Ikuskizuna “Magia en Zapatillas” konpainiaren eskutik iritsiko da. Taldea 2011n sortu zen, magia klasikoaren moldeak deseraiki eta formatu informalago bat proposatzeko asmoz. Urte hauetan guztietan, ekitaldi sozialetan eta antzokietan jardun dute, eta 2017an kalean aurkezteko pentsatutako lehen ikuskizuna sortu zuten: “DesEquilibrio”, oraingo emanaldiaren oinarri dena.
“DesOrekatuA”-n, Andoni protagonista den mundu koloretsu eta jostalari batean murgiltzen da ikuslea. Magia, zirkuko elementuak eta umorea nahastuta, haurrentzat zein helduentzat aproposa da, eta parte-hartzea eta harridura ardatz ditu.