Albisteak

Magia poteoa antolatu du AEK-k ostegunerako

Zestoako AEK euskaltegiak magia poteoa antolatu du datorren ostegunerako, urriaren 23rako. Maria Arandia mago bilbotarra tabernaz taberna ibiliko da, trago eta mokadu artean magia emanaldia eskainiz. Harresi tabernatik abiatuko da, 18:30ean.

Ekimen honen bidez, euskaltegiko ikasleei ikasgelatik kanpo euskaraz gozatzeko gune atsegin eta dibertigarri bat eskaini nahi diete. Magia izango da protagonista, eta jardueraren bidez bertaratuen arteko loturak indartzea eta hizkuntza modu atsegin eta natural batean ikasten jarraitzera animatzea da helburua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide