Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostiralean, arratsaldeko 18:30ean, Beatriz Egizabal aktore eta pailazo feministak “Magma Mia” izeneko bakarrizketa eskainiko du Portalen, Zestoako feministen taldeak eta Portale kulturguneak antolatuta.
Ikuskizun honek, militantzia feministaz bustita egon arren, umorea izango du ardatz nagusi, eta ikusleen artean gogoeta eta barreak piztea izango du helburu. Egizabalek bere lanetan egunerokotasunaren presioak, genero rolak eta emakumeen bizipenak umorearen bitartez azaleratzen ditu.