Albisteak
Maia Ossak “Ariasman Euskal baleazaleen istorio bat” nobela historikoa euskaratu du
— 2017-06-16“Ariasman Euskal baleazaleen istorio bat” izena du Maia Ossa Rissanen arroarrak finlandieratik euskarara itzuli duen liburuak. Ossak Tapio Koivukari idazle finlandiarraren nobela historikoa euskaratu du.
Honako hau da istorioaren oinarria: “1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz”.
Ossak Donostiako aurkezpenean adierazi zuenez “Niretzako plazer bat izan da. Nire amaren hizkuntzarekin eta nire herriko hizkuntzarekin lan egin dut. Oso polita izan da eta oso natural irten zait itzulpen konbinazio hau. Uste baino erronka handiagoa izan da, oso nobela detailatua da eta xehetasun asko ematen ditu. Gainera, Islandian XVII. mendean kokatutako istorio bat kontatzen du. Tapio bera ere asko inplikatu da itzulpen honetan, berari ere ilusio handia egin baitio liburu hau euskarara itzultzeak”. Tapio Koivukari ere itzultzailea izanik, bien arteko komunikazioa “oso ona” izan dela adierazi zuen arroarrak.
Itzulpena Erein argitaletxeak argitaratu du.
Liburua esteka honetan erosi dezakezue.
Argazkiak: Erein Argitaletxea
Egin zaitez bazkide