Maiatzak 17, LGTBIQfobiaren aurkako eguna, koloreztatu dezagun bizitza!

Igande honetan, maiatzak 17, LGTBIQfobiaren aurkako eguna da.
Aske maite eta aske bizi nahi dugulako, balkoiak eta leihoak koloreztatuko ditugu.

Atera koloretakoak diren banderak, toailak, trapuak, erroparen bat, edota kartel edo marrazkiren bat egin balkoian edo leihoan ipintzeko!
Atera etxean dituzuen koloreak eta denon artean bizitza koloreztatuko dugu!