Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean jokatu zen Zestoako Trikitilari Gazteen txapelketako hamargarren edizioa. Zazpi bikote igo ziren plazako oholtza gainera eta gogotsu astindu zituzten soinu eta panderoak. Herritar ugari hurbildu ziren eta arratsalde eder batez gozatzeko aukera izan zuten.
Maitane Iturriotzek eta Eider AmenabarrekĀ osatutako bikoteak eraman zuen txapela etxera. Bigarren sailkatuak, berriz, Mirari Plazaola eta Irati Arcelus izan ziren eta hirugarren postua Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdirentzat izan zen. Bi bikote zestoarrek hartu zuten parte txapelketan eta onenarentzat sari berezia banatu zuten antolatzaileek. Sari hori Ane Urbietak eta Nerea Lopetegik osatutako bikotearentzat izan zen.