Albisteak

Malen Ayesak eta Laia Gastiainek errendimenduko eta eskolarteko txapelketetako finalak jokatuko dituzte

Malen Ayesa eta Laia Gastain Abantzu klubeko pilotariek errendimenduko eta eskolarteko txapelketetako finalak jokatuko dituzte datorren ostiralean Tolosako Beotibar frontoian.

Ayesak, Eskuz Banakako Emakumezkoen Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko du, Oiarpe klubeko Larraitz Galardi pilotariaren aurka. Gastain, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz banakako finalean izango da, Pagazpe klubeko Araitz Mendiluzeren aurka.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide