Albisteak

Malen Etxekoek LHE Erregularizazioa kanpainaren aldeko sinadurak bilduko dituzte uztailaren 7an plazan

LHE Erregularizazioa kanpainaren barruan, etorkinen erregularizazioaren inguruko Legegintzako Herri Ekimenaren aldeko sinadurak biltzen ari dira Malen Etxeko kideak. Ekainaren 24an Azpeitian izan ziren eta bihar, ostirala, Azkoitian izango dira. Uztailaren 7an, berriz, Zestoako plazan egongo dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

“Justizia sozialagatik”, 600.000 pertsona eta 150.000 neska-mutil erregularizatzearen alde bilduko dituzte sinadurak. Horrez gain, La Maleta Loca izeneko performance-a aurkeztuko dute arratsaldeko 19:30ean.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide