Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Martin Martina eta Gauekoak” izeneko lana aurkeztuko du Amancay Gaztañagak azaroaren 14an, 18:30ean, Zestoako Liburutegian. Abentura eta fantasia uztartzen dituen Martin Martina trilogiaren hirugarren eta azken atala da, eta irailaren 11n argitaratu zen. Oraingoan, egileak herrian bertan izango du liburua aurkezteko aukera.
Aritz Cestona ere izango da saioan, eta liburuaren aurkezpenaz gain, irakurzaletasunaren inguruko solasaldia ere eskainiko dute. “Nola erakarri nerabeak euskaraz idatzitako literaturara?” galderari erantzuten saiatuko dira, literatura eta gazteen mundua uztartuz.